"Izar Purruxkak", ene amatxi eta aitatxiri

Publié le par Ira

Atzo gauean ilargia itzali den bezala, gaur goizean iguzkia piztu da.Ta udazkenean ostoak erori diren bezala, udaberrian liliak sortu dira...
Egunak, asteak, hilabeteak, urteak, sasoinak aintzina doaz...
Denborak orroitzapenak ezabatzen ditu bainan nik ez zaituztet ahantzi nahi.Bat "kuku gordeka" ta bestea sekulako artista.Azken honek mundua eraiki balu, bere eskuekin egingo zuen.Zoin trebea zen!
Besteak kukuak hain maite zituen nun bere etxea "kukutegi" bat bilakatu zen.
Hau ze parea!

Lainoak eta izarrak lurrera botako nituzke galdu ditudan bi aingeru horien aurkitzeko.Munduko itsasoak zeharkatu ditut bainan izar purruxkak baizik ez ditut aurkitu.

Mundu huntan izan ala bestean, jakin ezazue beti gogoan ta bihotzean zaituztedala.


                                                                                                                           iRAULTZA, 2008.
Publicité

Publié dans Actualités Berriak

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article