Istorio misterio!

Publié le par Ira

Lapin gorria

 

Egun batez, bazen lapin xuri bat Pottolo izena zuena.Kanboko oihan batean bizi zen bere familiarekin eta bere lagunekin.

Ama lapina, aita lapina, Pottolo lapina eta bere anaia Kokintxo lur azpian bizi ziren, zilo handi batean.

Pottolo biziki gurmanta zen. Haurrek goxokiak maite dituzten bezala, Pottolok barazkiak biziki maite zituen: pastinarreak, porruak, lur-sagarrak eta tomateak!!!

Bainan, bainan, zer da lapin bitxi hori?

Lapinek ez dituzte lur-sagarrak, porruak eta tomateak jaten?

Pottolo ez zen beste lapinak bezala...Eguna pasatzen zuen jaten eta jaten! Hain gurmanta zen nun animaleko tripa zuen. Pottolo-pottoloa zen. Horregatik, denek “Pottolo“ deitzen zuten!

Egun batez, ama lapinak erran zion:

“-Kasu egizu Pottolo, egun batez zartatuko zira hola jaten segitzen baduzu...”

Zonbait egun berantago, Pottolo tripako minarekin iratzarri zen eta

bere buruari galdegin zion: “Bainan zer gertatzen zait? Ene tripa zartatuko ote da amak erran dautan bezala?”

Bere burua mirailan ikusiz, Pottolok oihu bat bota zuen:“Ai,ai,ai!!!Gorri-gorria bilakatu naiz!!!! Bainan zer da sorginkeri hori?”

Ama eta aita lapina biak batera irriz-karkailaka hasi ziren:

“-Pottolo, tomate gehiegi jaten duzu, horregaitik gorri-gorria bilakatu zira!!! Tomate bat bezala zira orain!!”

Egun hortatik goiti, Pottolok tomate guttiago jan zuen bainan gaur egun beti hain gurmanta da!

Beraz kasu egizu, egun batez tomate bat desagertzen bada zure baratzetik, badakizu nork ebatsi dizun....

 

 

 

Ene kusi maiteari... Liliri!

 

Bihotz-bihotzetik,

 

Iraultza. 10/07.

 

 

Publicité

Publié dans Ecritures

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article