Ttipi ttapa

Publié le par Ira

Ttipi ttapa bizia aintzina doa eta gutaz hurbiltzen dira...
Adi egon, urratsez urrats heldu zaizkigu gure hautuen eta bizi moduaren arabera.
Eguneroko gora beherak, zorion ta zoritxarren ondotik hor daude,
xut xutik,
azkar eta finko,
benetazko ALAITASUNA, AMODIOA eta BAKEA.
Ez direa biziaren helburuak?
Uros izan, norbera eta bestea maitatu ta aske izan...
Haizeak ostoak daramatzan bezala, gizakiak askatasunera iristeko mugatzen dituen ohiturak, erranak, betebeharrak...daramatza bizkar gainean.Ze pizua!
Libertateak ez du preziorik ez eta ere mugarik...
Goiz batez begiak ideki ditut eta haien urratsak entzun ditut.Nire atea jo dute ta zabaldu diet.
Ttipi ttapa, iritsi dira...

 

Zuk ere zure atea idek iezaiezu!


                                                         Iraultza.

 

Publicité

Publié dans Ecritures

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article