zutaz urrun

Publié le par Ira

2007/01, Australiako bidean…


 

Zutaz urrun

 

 

Zure begiradak maitasunez itsutzen nau.

Zutaz hurbiltzen naizelarik, ene bihotzak su hartzen du…

Ene arbasoek haien sustraiak zure lurretan landatu dituzte, hazi eta azkartzen ikusi.

Biziarazten nauen odol hunek zure kolorea du, zure usaina ta zure gostua.

Munduari itzulipurdia egin diot eta gustora nabil haizeak naraman lau aldeetan.

Baina gau eta egun zu zaitut ikusten…Zu xekatzen…Zu amesten…

Alta, zutaz urruntzeak, egunez-egun, urratsez-urrats, euskalduntzen nau.

Ze bitxikeria… baina ze gozamena

Zutaz urrun, Euskal-Herri maitea, hurbilago naiz …

 

Banator...

 

 
 

Iraultza Partarrieu Elissalde.

 

 

 

 

Publicité

Publié dans Ecritures

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article