jeiki

Publié le par Ira

Jeiki!

 

 

Amets gaizto batean bizi gara. Konzientea al zara ala itsua mundu honetako jende gehiena bezala?

Non daude biziak oparitu dizkigun lehengo sentsuak? Galdu ote ditugu ala deabruak lapurtu ote dizkigu?

Biziak hautua utzi digu, baina gizakiak bide iluna hartu du...

Munduaren bestaldean, izar berri bat piztu da.

Mexikon sortutako Don Miguel Ruiz xaman argiak bide berri bat erakusten digu: bakea eta maitasunarena.

Paradisura heltzeko lau zubi erakusten dizkigu:

 

Lehena, pekatu gaberiko mintzairarena da:bakoitzak norbera maitatzen eta errespetatzen ikasi behar du, beste gizakiekin berdin  egin aintzin.

Kulpabilitaterik gabeko bizitza eskeinia zaigu.Horretarako, autopunizioa eta barneratuak ditugun minak betirako baztertu behar ditugu.

 

Bigarrena, beste gizakien hitzak urrunetik entzutearena eta ez pertsonalki hartzearena da.Erran nahi baita, norbaitek hitz gaiztoak helarazten dizkigularik, ez ditugula zuzenki guretzat hartu behar.Alderantzitz, pozoina igortzen duen pertsonak dauka arazo bat bere buruarekin, ez besteak.

 

Hirugarren zubiak, argitasunera eramaiten gaitu.Erabiltzen ditugun hitzak argi egon behar dira eta ez da tokirik utzi behar suposizioari.

Askotan, norberak mina hartzen du beregatik eta ez uste duen bezala bestearen gatik.

Besteek gure buruaz zer pentsatzen duten ideiaz deslotu behar gara.

Jende talde batetaz hurbiltzen garelarik, adibidez,  irriz-karkailaka hasten badira, ez dugu sekulan ere ez pentsatu behar gutaz trufatzen direla.Gure hautua honela pentsatzea bada, gure pertsonari mina eginen diogu justu suposizio ilun batengatik.

 

Azken zubia, beti gure hoberena emaitearena da.

Gure lanean, adibidez, gure hoberena eman dezagun.Ez dugu hilabete bukaeran ukanen dugun pagarentzat lan egin behar baizik eta egiten ari garen lanarentzat soilik.

Horrela pentsatuz, gure lana askoz gehiago gozatuko dugu.

 

Gaur, gizakia alde guztietatik lotua da: hezkuntza, erligioa, eskola, politika...

Kateak hauts ditzagun behin betiko eta aske bizi gaitezen paradisua bilaka daiteken mundu itxusi huntan...

 

 

Denok merezi baitugu... uros bizi gaitezen!

 

 

                                                                                     Partarrieu Elissalde Iraultza

Don Miguel Ruiz : Les quatre accords toltèques

 

Publicité

Publié dans Ecritures

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article